Tempo  6 ore 11 minuti

Coordinate 1801

Caricato 22 ottobre 2019

Recorded luglio 2019

-
-
2.661 m
2.170 m
0
2,7
5,5
10,91 km

Visto 72 volte, scaricato 2 volte

vicino Misurina, Veneto (Italia)

AZALPEN OSOA IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/10/luca-innerkofler-tre-cime-lavaredo.html
Sarrera honetan ferrata eder eta xarmagarri bat eta bere ostean Tre Cime Lavaredori itzulera aurkeztuko dut. Dolomitetako mendirik ezagunetarikoa eta bere aldamenean dagoen ferrata klasiko bat ezagutzeko aukera eskaintzen digu ibilbide zirkular honek. 11 km ingurukoa eta 800 bat metroko desnibelekoa. Denbora aldetik luzea baina paisaiak eten gabe so egitea eskatu egiten digulako.

Berriz ere gerra handiko eskenatoki berezi baten eremuan ibiliko gara.

Auronzo aterpeko aparkalekutik abiatuta, paisa dolomitiko miresgarria ezagutzeko ibilbidea dugu aurretik, Lavaredoko aterpera iritsiz eta handik izen bereko Forcella edo lepora. Bertan desbideratuko gara Luca-Innerkofler ferrata burutzeko eta Locatelli aterpera iristeko. Ferrata honetan lubakiak, eta galeriak bisitatuko ditugularik. Azken aterpetik Tre Cime Lavaredoko ipar aldera bideratuko gara eta inguratu ere, Langam aterpetik igaroz Forcella di Mezora iristeko. Handik zirkulua itxiz, aparkalekura bideratuko garelarik.



Ibilbidea eta altimetria









Kaiserjäger, galerias Lagazoui ferrataren azalpenean aipatu bezala, Gerra Handiaren aurkezpena paratzea interesgarria da.


Lehen Mundu-Gerra ordura arte gertatu zireneko gerrarik odoltsuena izan zen. Gaur egun har daiteke halakoa; ez eragin zuen biktima-kopuruagatik edo erabilitako armen suntsiketaren ahalmenagatik. Hartan bi zirkunstantzia eman zirelako, elkartuta, emaitza hilgarriak eragin zutuztenak: arma sofistikatuagoko eta borroka-taktika zaharkitu batzuen ondoan suntsiketa masiboko erabilera.

Garai horretan oraindik gorputzerako borroka, gorputza ezinbestekoa zela, pentsatzen zen; eta lubakiak, beharrezkoak. Horrela, oraindik armadek baionetak eramaten zituzten, oraindik bere erasoak indar basatian oinarritzen ziren eta posizioak metroka konkistatzen ziren edo metroka galtzen zituzten.

Armen hobetzea -irismen eta zehaztasun handiagokoak -, arma kimikoko erabilera -zeinen efektuak erremedio eraginkorrik ez izateak- eta gerraren historian lehen aldiz abiazioaren sarrera, sendagai oraindik gutxiegiarekin -ez dezagun ahatz penizilina 1928an aurkitu zenik eta bere erabilera ez zela Bigarren Mundu Gerrara arte orokortu - elkartuta, baja-kopurua eta ordura arte haientzat guztietarako sufrimendu ezezaguna eragin zituzten.

Guzti honengatik, Lehen Mundu Gerra Gerra Handia bezala ezagutzen da oraindik.

XX mendeko hasierako agertoki horretan gertatu zen, borrokalariek sufritu behar zituzten nekeak eta "beharretara" eta gerra-helburuetara aurre egin ahal izateko bere antolamendurako zituzten baliabideak, ondo irudikatzen dituen gudua: Lagazuoi-ren gudua dugu adibide.




Tirol Astro-Hungariar Inperioko kidea den eskualdea zen. Lehen Mundu Gerran, Austria gatazkan sartu zen Italiarekin, lurralde horren kontrolagatik, beste arrazoi batzuen artean.  1915. urteko apirilean, Italiak Londoneko hitzarmena sinatu egin zuen Ingalaterra, Errusia eta Frantziaren alde gerran sartuz. Maiatzaren bukaerarako Austriari gerra aldarrikatu ziolarik. Urte horretarako Cortina D´Amprezzo inbaditu eta Dolomitetako frontea egonkortuz. Beraz bi urte inguruan aritu ziren eremu hauetan gerran.

1917. urteko urriaren 24ean Austriak, Alemaniaren laguntzarekin kontra eraso bat antolatu zuen Caporetton, bertan italiar armadak porrot ikaragarri baten ostean hamaika hildako eta 300.000 bat presorekin,. Porrot honen ondorioz, frontea bertze eskualdeetara pasa zen eta Dolomitetako gerra bukatu egin zen, austriarrek Cortina D´Amprezzo berriz ere berreskuratu zutelarik.



Auronzo aterperaino errepidez igotzeko aukera dago. Tre Cimeko Parke naturalean barneratu egiten gaituenez, azken kilometroetatik igotzeko ordaindu beharr dago. Goian aparkaleku handiak prestatu dituztelarik. Hauxe izango da ibilbidearen hasiera. Bertako ikuspegia paisai dolomitikoaren eredu ederra dugu.



 Tre Cimeren hego aldeko hormak



















Traste guztiak motxilan sartu eta Auronzo aterperantz bideratuko gara alaba eta biok. Bidearen hasiera turistak beterik topatuko dugu pista zabal bat bai da.



 Auronzo aterperako bidean kotxeentzako aparkalekua



 Bidea aterpearen gibelean hasiko da eta zabala eta erosoa da, horrek jendea samalda topatzea izango du eragin.















 Maria Ausiliatriche baselizara iritsiko gara.



 Bertatik Tre Cimeren ikuspegia aldatzen doa eta dorre ezberdinak nabarmenduko dira.







 Mendigoizale batzuk dorreen arteko korridoretik gora ari dira.











 Tre Cime di Lavaredok eskaintzen dizkigun ikuspegi eta horma ederretaz gozatu egiten dugun bitartean, oharkabean Lavaredo aterpera iritsiko gara.











 Pista jarraitu ordez, Tre Cime hormen aldera doan bidetik laburbidea hartzea erabakitzen dugu.











 Forcella Lavaredora iritsiko gara. Bertatik Tre Cimeren Ipar hormak estreinekoz ikusgai izango ditugularik. Mendi-lepon honetara turista aunitz igotzen dira eta egia da bidea luzeegia ez dela eta gutxienez honaino igotzea merezi du.
















Religinė architektūra

BASELI María Ausiliatrice

Izen horretako baseliza.
Passo di montagna

Col Forcelina

Mendi-lepoa
Waypoint

Luca Innerkofler ferrata hasiera

Passo di montagna

Forcela di Camoscio

Paterno mendirako igoera bertatik. Guk korridoretik jaisten jarraituko dugu.
Passo di montagna

Forcella Lavaredo

Laveredoko meni-lepoa. Bertatik Tre Cimeren bertze aldeko ikuspegi zoragarriak estreinekoz ikusterik izango ditugu.
Passo di montagna

Forcellal di Mezzo

Izen horretako mendi-lepoa.
Intersezione

Bidegurutze 01 Eskuin

Forcellako bide edo pista zabala utzi eta mendi-ertzetik, eskuinetik gorat hormetara bideratu.
Intersezione

Bidegurutze 02 Eskuin

Puntu honetan eskuinera apur batez egin. Ez dugu pista jarraitu behar.
Intersezione

Bidegurutze 03 Eskuin

Pista zeharkatu eta eskuinetik jaisten segi.
Intersezione

Bidegurutze 04 Ezker

Eskerreko bidetik segi.
Waypoint

GALERIA 4

Bertze galeria.
Waypoint

GALERIA 1

Topatuko dugun aurreneko galerian sartu.
Waypoint

GALERIA 2

Bigarren galerien zatia
Waypoint

GALERIA 3

Bertze galeria.
parcheggio

Auronzo aparkalekua

Aterpearen aldamenean diren aparkalekuetatik izango dugu abiapuntua.
panoramica

Klettersteig Behatokia

Ferratan dagoen behatokia gerra handian egindakoa da.
Passo di montagna

Ferrataren mendi-lepoa

Ferratak, Paterno mendiaren bertze aldera egiten duen puntuan
Waypoint

LUBAKIAK

Ferrata hasi aurretik lubakiak ikusgai dira
rifugio custodito

AURONZO Aterpea

Aterpea Auronzo izena du. Errepidez bertaraino igo daiteke
rifugio custodito

LANGALM Aterpea

Langalm aterpea Tre Cime Lavaredoko ipar hormen azpian dagoena da.
rifugio custodito

LAVAREDO Aterpea

Lavaredo aterpea.
rifugio custodito

LOCATELI Aterpea

Locateli aterpea

Commenti

    You can or this trail