Coordinate 2030

Caricato 22 agosto 2018

Registrato agosto 2018

-
-
762 m
210 m
0
5,1
10
20,51 km

Visualizzato 228 volte, scaricato 17 volte

vicino a Segura, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Segura-Gorosmendi-Zerain-Aizpeako mehatz eremua-Larrosain lepoa-Hazpuru lepoa-Barrenola mehatz eremua-Mutiloa-Segura.

Ibilbide erakargarria Aizkorpe baliaratik. Luzera motzekoa da eta metatutako desnibelak ez dira oso handiak. Aurreneko begirakadan iruditu ez arren nahiko pasabide estuak dauzka, gorakoan eta beherakoan. Tarteka gogorra eta teknikoa izan daiteke, bakoitzak duen trebetasunaren arabera.


Bi zati dira, nere ustez, aipatu beharrekoak. Bata Aizpeako Interpretazio Zentrotik
(mehatz labeak) Larrosain mendi leporainoko igoera da. Ia atsedenik ez dago 6 km inguruko luzera duen aldapa hontan. Bidea zabala da, harri txikiak eta hartxintxarra dira nagusi zoruan, zailtasun teknikorik gabe. Hori bai, tarte batzuk nahiko gogorrak izan daitezke; ankak sutan jartzen dituen horietako igoera da. Malkar honek ohitura pixka bat eta indarra eskatzen du osorik gainditzeko.

Eta bigarren zatia jetsierakoa da, Hazpuru lepotik eta Barrenola baserriaren bitartekoa hain zuzen ere. 2´5 kilometro luzera du eta enduroko jetsierak egiten dutenentzako aproposa (KONTU ANDIZ bestelako txirrindulariak). Senda polit honek meharra da oso, goiko partean batez ere, mehatz barrutia goitik behera zeharkatzen du. Aldapa behera bihurritu egiten da zenbait puntuetan kurba oso itxiak eginez edo ta lur irristakorraren gainean pasatuz, harri koxkor batzuk ere aurki daitezke zoruan....Zatitxo tekniko horiek metatzen duten luzera ez da kilometro batera iristen. Gainontzeko tramo guztiek trebetasun gutxiago eskatzen dute, erosoagoak dira, oso gozagarriak, Barrenola baserritik Lenkaranberri baserrira doan senda barne. Azkenean 4 km inguruko jetsiera osatzen da Hazpuru lepotik Lankaranberri baserriraino.

Gainontzeko kilometroak nahiko eramangarriak dira, errepide lokalak edo auzo arteko pista eta bideak dira.

Ibilbidearen kilometro gehienak basabideetatik doazte, udarako oso egokiak, ala ere zenbait puntuetatik panoramika eder eta zabalak ikusten dira, Goierri eta Aralar Aldera, Aizkorri mendilerroaren aldera, Urola garaia, Udalaitz...

Bi mehatz barrutietatik pasatzen da, biak Ondare Industrial Historikoa izendatutakoak. Ibilbidean zehar Segura, Zerain, Mutiloa herriak eta Aizkorpe baliarakoak diren beste auzoak ezagutzeko aukera ere badago. Gorputza ederki aztindu eta turismoa egin 2 ordu terdiko buelta koxkor bat eginez.

PD: Zailtasun maila "ZAILA" jarri diot ibilbideari Hazpuruko jetsieragaitik batez ere.
Miniera

Aizpea mehatzetako labeak

Hornos de las Minas de Aizpea
Intersezione

Aizpeako Mehatz barrutiaren bidea

Ruta balizada BTT
Waypoint

Barrenola baserria

Barrenola
panoramica

Mehatz Behatokia

panoramica

Enduroko sendaren hasierako zatia

Intersezione

Eskubitik

Senda
Intersezione

Eskubitik Bernaola baserrira

Senda
Intersezione

Eskubitik enduroko jetsiera

Carretera Local
Intersezione

Eskubitik senda

Aizkorri
Intersezione

Ezkerretik

Pista Forestal
Intersezione

Ezkerretik Aizperrekako zubia

Aizkorri
Intersezione

Ezkerretik Lastaolara

Gi-3571 y Calle
Intersezione

Ezkerretik Muñain inguruak

Aizkorri
Intersezione

Gi-3520-Zerain-Aztiria bidea

Gi-3520
panoramica

Gorostizumendi

Passo di montagna

Hazpuru Lepoa

fontana

Iturria

Passo di montagna

Larrosain mendilepoa

Carretera Local
Waypoint

Lastaola baserria

Lastaola
Intersezione

Lenkaranberri baserria

Lenkaranberri
fontana

Mutiloa

Intersezione

Pista eskubitik

Pista Forestal
Waypoint

Gernika Plaza-Segura- ibilbidearen hasiera

parcheggio

Segura-Zerkalde

Calle
Rischio

Zati arriskutsuenaren hasiera

Senda
Waypoint

Zerain-Gi-3520

Gi-3520

Commenti

    Puoi o a questo percorso