Tempo  5 ore 35 minuti

Coordinate 1291

Caricato 14 novembre 2018

Registrato novembre 2018

-
-
1.132 m
462 m
0
2,5
4,9
9,86 km

Visualizzato 372 volte, scaricato 10 volte

vicino a Ciriza, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea Iruñerritik osatutako klasikoetako bat dugu. Ziriza herritik abiatuz eta eskaileretatik Etxauriko haitzen barna igaroz, Sarbil mendira igo eta ondoren Muniain aldetik jaitsi eta berriz San Luzia baselizatik herrirako jaitsiera.



Ibilbidea eta altimetria







Ziriza herrira gerturatu eta San Miguel elizaren parean kotxeak utziko ditugu.

Ibilbidearekin hasi aurretik eta jende guztia prestatu arte, San Miguel elizaren kanpoko aldea bisitatzeko tartetxo bat izango dut. XIII. mendeko hasieran eraikitako nabe bakarreko eliza da, nahiz eta XVI. mendean zahar berritua izan. Atari nagusia, barroko estiloko estalpe batez babestua, bere baitan puntadun bi arkiboltetako protogotikoekin ageri da.


















Aldameneko lorategian erdi aroko estela bat ikusgai dago.



Taldea prest dagoenean eta ibiltzen hasi aurretik argazki batzuk egingo ditugu.



































Herritik ateratzeko frontoiaren aldamenetik abiatzen den pista jarraituko dugu.







Landa eremuen artean basora eta haitzen aldera gerturatuko gara.










 Zirizako eskailerak, haitzen arteko bidea.












Aurrerago pistak bidegurutze bat du, gure kasuan eskuinetik gora ekingo diogu.















Eta bihurgune batean zuzen jarraitu ere, bidexka estuago batetik, 



errepidera atera arte.















Errepidea zeharkatu eta zuzenan abiatzen den bidexkatik mendi magaletan gora egingo dugu, harrizko hormetara gerturatzeko.











Konturatu orduko Zirizako aurren eskaileren zatira iritsiko gara. Izatez ez dira eskailera ohikoak, pasaleku estua eta amildegiaren aldameneko pasarte bat baizik. 










GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2018/11/sarbil-ziriza-herritik-zirkularra.html
parcheggio

Aparkalekua Ziriza

Ziriza herrira gerturatu eta elizaren parean aparkatu.
Waypoint

ATAKA 02

Pistan dagoen metalezko atea.
Waypoint

ATAKA 01

Hesia zeharkatzeko tokia. Landa eremura jaitsi bertze aldean dagoen pistara iristeko.
picco

Sarbil edo Etxauriko Haitzak

Sarbil mendiko tontorrean baseliza eta aterpe bat dago.
picco

Sarbileko erpina

Tontorrean pare bat erpin ikusgai dira
picco

Errepidea 02

Jaitsieran errepidea gurutzatu beharreko lehen aldia
Intersezione

Errepidea 03

Bertan berriz ere errepidea gainditu behar da.
Intersezione

Errepidea 04

Errepidea gainditu beharko den azken aldia.
Intersezione

Errepidea 01

Igoeran errepidea behin bertzerik ez dugu gurutzatu beharko.
Waypoint

Zirizako 2. eskailera

Bigarren eskaileraren hasiera.
Waypoint

Zirizako 1. eskailera

Zirizako eskailerak, pausu natural dirak haitzeen artean mendira igotzeko. Hauxe izango da aurreneko zatia.
Waypoint

Zirizako 3. Eskialera / Tximinia

Azken eskailera edo tximiniaren zatia.
Intersezione

Bidegurutze 01 Eskuin

Eskuin aldera igotzen jarraitu beharra dago puntu honetan.
Intersezione

Bidegurutze 02 Eskuin

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu, bidexka estutik haitzetaruntz. Itzuleran puntu honetara iritsiko gara.
Intersezione

Bidegurutze 03 Eskuin

Basoan zutoin bat topatuko dugu. Gaurkoan jaitsieraren eskuin aldera joko dugu.
Intersezione

Bidegurutze 04 Ezkerretara

Ezkerretik pistatik behera jarraitu.
Intersezione

Bidegurutze 05 Ezker

Munianeko hilerrira iritsi eta zutoin bat topatuko dugu. Ezkerretik gorat doan pista hartu.
Intersezione

Bidegurutzea 06 Eskuinera

Aurrerago pista desagertu denez eta pasatzerik ez dagoenez, bueltatu behar izan gara, hortaz puntu honetan eskuinetik landa eremuetara jaitsi.
Intersezione

Bidegurutze 07 Ezker

Pistara irten eta ezkerretik jarraitu.
Intersezione

Bidegurutze 08 Eskuin

Pistara aterako gara puntu honetan. Eskuinetik gora jarraitu.
Intersezione

Bidegurutze 10 Eskuin

Errepidearen eskuin aldearen paretik jarraitzen du bidea.
Intersezione

Bidegurutze 09 Zuzen

Baselizaren aldamenean zutoin bat dago. Mendi-ertza zeharkatu eta zuzenean jaisten hasi.
Waypoint

Hesia 02

Pistaren bukaeran, ezker aldean bidetxo bat ikusten da, hara igarotzeko hesia gainditu.
Waypoint

Hesia 03

Aurrekotik gertu dagoen bertze hesia.
Intersezione

Hesia 01

Basoan sartzeko jaitsieran gainditu beharreko hesia.
Waypoint

HILHARRI

Elizaren lorategian ikusgai den hilarria.
Grotta

Haitzuloa

Bidearen parean topatuko dugun kobatxoa.
Religinė architektūra

San Miguel Eliza Ziriza

Erdiaroko jatorri dun nabe bakarreko eliza.
Religinė architektūra

Santa LUCIA baseliza

Baseliza
Waypoint

Ur Biltegiak

Ur biltegi batzuetara iritsiko gara.

Commenti

    Puoi o a questo percorso