Coordinate 621

Caricato 29 gennaio 2020

-
-
894 m
367 m
0
3,5
6,9
13,81 km

Visualizzato 76 volte, scaricato 1 volte

vicino a Elbarrena, País Vasco (España)

(2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu.
Abiapuntua Legazpiko Dia merkatalgunea, autoa bertan utzi daiteke aparkalekuan.
Errepidea gurutzatu eta Elbarrena auzoko baserri baten ondotik doan senda hartuko dugu eta basoan gora jarraitu, ia ordubeteko igoera eginda Arriandieta aurreko zelaialdera iritsiko gara eta hemendik gutxira tontorra zapalduko dugu.

Ondoren Deskargako mendatera jeitsiko gara pinudiko sendan behera. Behin hemen Irimo alderako bideari jarraituko diogu, lehen zatian Meakako bidea pista zabalean eta gero gutxiago erabiltzen den senda batean sartuko gara, tarte hau Antzuolako udalerriari dagokio gainera eta honela iritsiko gara Trintxaleku (869m) tontorrera. Hau da Irimoko gandorrean egingo dugun lehena da, jarraian Arrizuri (889m) eta azkenik IRIMO (901m). Honekin ibilaldiaren bigarren ordua osatu eta eguneko puntu garainera iritsi gara.

Argazki batzuk atera eta beherako bidea hartuko dugu, hasieran gandorrari ekialderantz jarraituz gurutzea dagoen aldera jeitsiko gara eta gero basoan beherako bidezidorretatik Deskargako mendateraino. 40 minutuko jeitsiera. Hemendik autobidearen hegaletik doan bidea hartuko dugu hasierako puntura itzultzeko, Legazpiko Dia-ra. 35 minutuko bidea.
Parcheggio

Dia-Legazpia, aparkalekua, hasiera puntua

Waypoint

Elbarrenako igoera

Vetta

Arriandieta (708m)

Valico

Deskarga mendatea

Waypoint

Igoera bidea

Vetta

Trintxuleku (869m) eta Arrizuri (889m)

Vetta

Irimo (901m)

Waypoint

Jeitsiera bidea

Parcheggio

Dia-Legazpia, aparkalekua, amaiera puntua

Commenti

    Puoi o a questo percorso